XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Izan ere hizkuntza batean, faktore mota askok dute eragina: geografikoak, demografikoak, ekonomikoak etab.

Edozein hizkuntzatan, hiztun portzentaia murrizten denean, beronen egituraren murrizketa sortzen da. Bestela esanda, hizkuntza bat minorizatzen denean, hizkuntz menperatzaileak eragina egiten du honen egituran.

Hizkuntz minorizatuak dira ospe gutxiagoko hizkuntzak, nahiz eta batzuetan, termino hau erabiltzen den hiztun gutxiago duen hizkuntza batez hitz egiteko.

Guretzat, hizkuntz minorizatuak dira, desabantail sozialak eta kulturalak erakusten dituztenak, eta, aldi berean, estatu gutxiagokoak.

Batzuetan, errepresio luzea dela, arrazazkoa, erlijiozkoa edo etnikoa, talde sozial baten konnotazio txarra ekartzen du. Horregatik, batzuetan suertatzen da talde hauetako partaideek hizkuntzarekiko jokaera txarra erakusten dutela. Zoritxarrez hau ez da euskararekin gertatzen.

Hizkuntz heriotzan parte hartzen duten faktoreak ezberdinak dira. Hauek dira eragina egiten duten batzuk.

- Faktore politikoak

Industrializazioaren indar ekonomikoak eta sozialak, zentralizaziorako joera ekartzen du, eta horrek egiten du hizkuntz minorizatuen kontrako eragina.

- Faktore soziologiko eta sozio-sikologikoak

Hiztunak behartuak direnean arau edo hizkuntz estandar hori hartzeko, identitate arazoak erakuts ditzakete, horrela, jendearen gutxiengo konplexua areagotzen da eta honek eragina dauka hizkuntzaren erabileran, eta horregatik hiztun asko berau baztertzera heltzen dira. Fenomeno hau euskararekin gertatu da eta bestaldetik, erraza da ikustea emigranteen komunitateetan.